Zer esan nahi du...?
-
Aurrekontu-emaitza doitua
Aurrekontu-likidazioaren egoeraren parte da aurrekontu-emaitza doitua, hau da, ekitaldian likidatu diren kobrantza-eskubideen eta aldi berean onetsi diren ordainketa-betebeharren arteko aldea. Beraz, Udalak ekitaldi horretan izan duen superabita edo defizita erakusten duen magnitude bat da. Aurrekontu-emaitza doitu egin behar da, gastu orokorretarako diru-zaintzako geldikinekin finantzatzen diren betebeharrak eta finantzaketa atxikia duten gastuetatik sortutako ekitaldiko finantzaketa-desbideratzeekin, zirkunstantzia ho-riek desitxuratu egiten baitute aurrekontu-emaitza. Ekitaldiko aurrekontu-emaitza doitua negatiboa delarik, aztertu eta behar izanez gero zuzendu egin beharko den finantza-egoera baten aurrean gaude; izan ere, ekitaldian onetsitako eskubideak hartan sortutako betebeharrei eran-tzuteko aski ez direla erakusten du saldo horrek, eta, beraz, aurrekontu-egonkortasunaren printzipioa ez dela betetzen.
-
Aurrezpen gordina
Ohiko diru-sarreren eta ohiko gastuen arteko aldea edo saldoa erakusten duen magnitudea. Aurrekontu-osasunaren adierazlea da, eta ohiko diru-sarrerekin erlazionatu edo alde-ratzen da maiz, ehuneko gisa.
-
Diru-sarreren aurrekontua nola sailkatzen den
Diru-sarreren aurrekontua honako sailkapen honen arabera sailka daiteke:
- Sailkapen ekonomikoa, aurrekontuko eskubideen izaera ekonomikoaren araberako informazioa aurkezten duena.
- Sailkapen organikoa, diru-sarrera nork egiten duen jakinarazten duena. Toki-erakundeek diru-sarrerak duten egituraren arabera sailka ditzakete. Toki-erakundeek eskura duten aukera bat da eta, ondorioz, aukerako sailkapena da.
-
Diruzaintzako geldikin likidoa
Antolakundeak hainbat ekitalditan pilatutako superabita edo defizita une jakin batean —urte bakoitzeko aben-duaren 31n— erakusten duen alda-gaia da diruzaintzako geldikina. Liki-deziaren adierazlea da, bada. Hiru blokek osatzen dute geldikina: ekital-dia ixten den egunean kobratu gabe dauden eskubideak, ordaintzeke dauden betebeharrak eta dauden funts likidoak.
-
Ekonomia-jardueren gaineko zerga
EJZ zerga zuzena, erreala eta nahitaezkoa da, eta era guztietako ekonomia-jarduerak egitea kargatzen du, pertsona fisiko batek edo juridiko batek egin. Azkenaurreko ekitaldian gutxienez milioi bat euroko negozio-zifra garbia eskuratu duten enpresek edo erakundeek ordaindu behar dute zerga hori. Zerga horren kudeaketa batera egiten dute udalerriak eta Estatuko Zerga Administrazioak.
-
Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga
EIOZ udal-tributua da, dagokion ordenantza fiskalean aurretik onartu bada Udalek eska dezaketena. EIOZ ordaindu behar da udalerriaren barruan era guztietako eraikuntza, instalazio edo obra egiteagatik, baldin eta horretarako hirigintzako lizentzia eskuratu edo erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiko jakinarazpena aurkeztu beharra badago. Udalak egiten du zergaren kudeaketa osoa.
-
Finantzatzeko ahalmena
Diru-sarrera ez-finantzarioen eta gastu ez-finantzarioen arteko aldeak erakus-ten du udal batek duen finantzatzeko ahalmena edo beharra. Emaitza posi-tiboa delarik, esan nahi du erakun-deak finantzatzeko ahalmena duela —aurrekontu-superabit ez finantza-rioa—. Aldiz, emaitza negatiboa bada, esan nahi du erakundeak finantzake-taren premia duela, hots, zorpetu beharra daukala.
-
Gastuak biztanleko
Ekitaldi batean onetsitako betebehar garbiak zati biztanle-kopurua egitetik ateratzen den adierazlea da, hau da, gastuak / biztanle-kopurua.
-
Gastu-araua
Gastu-arauak gastu-muga ezartzen du administrazio publikoen aurrekontuetan. Indarreko araudiaren arabera, udalaren aurrekontuaren gastu konputagarriak ezin du gainditu Espainiako ekonomiaren epe ertaineko barne-produktu gordinaren (BPGd) erreferentzia-tasa, eta soberakin hori diru-sarreren igoera iraunkorrekin konpentsatzen bada baino ezin dute gainditu erreferentzia hori.
-
Gastu-aurrekontua nola sailkatzen den
Aurrekontuko gastuak hiru sailkapen hauen arabera sailkatzen dira:
- Organikoa: gastua nork egiten duen jakinarazten du.
- Programen arabera, zertan gastatzen den jakinarazten du, hau da, gastuaren helburua.
- Ekonomikoa, nola gastatzen den jakinarazten du, gastuaren izaera ekonomikoa, alegia.