Zer esan nahi du...?

  • Gastu-aurrekontuaren programen araberako sailkapena

    Gastu-aurrekontuaren programen araberako sailkapenak kredituekin lortu nahi diren helburuak eta xedea jakinarazten ditu: zertarako gastatzen den.

  • Gastu-aurrekontuaren sailkapen ekonomikoa

    Gastu-aurrekontuaren sailkapen ekonomikoak nola gastatzen den jakinarazten du. Gastu-aurrekontuko kredituak izaera ekonomikoaren arabera antolatzen dira, eta honako kreditu hauek bereizten dira: eragiketa arruntetarako kredituak –zerbitzu publikoen jarduerarako behar diren gastuak adibidez (langileen eta ondasun eta zerbitzuen gastuak)–, kapital-eragiketetarako kredituak (inbertsio errealetako gastuak, esaterako) eta izaera finantzarioko eragiketetarako kredituak (toki-erakundeek jaso dituzten maileguen amortizazioak, adibidez).

  • Gastu-aurrekontuaren sailkapen organikoa

    Gastu-aurrekontuaren sailkapen organikoak gastua udalaren zer unitate organikok kudeatzen duen jakinarazten du, hau da, zer arlo edo zerbitzu den hura gauzatzearen arduraduna. Sailkapen hori aukerakoa da.

  • Gastu orokorretarako diruzaintzako soberakina

    Gastu orokorretarako diruzaintzako soberakina aurrekontuaren likidazio-egoeraren zati bat da, eta eragiketa honetatik ateratzen da: kobratu gabe dauden eskubideen batura (ekitaldi berekoak eta aurrekokoak) gehi diruzaintzako funts likidoak ken ordaintzeko dauden kredituak (ekitaldi berekoak eta aurrekokoak). Magnitude horrek ez du diruzaintzako soberakinik adierazten, aitortutako eskubide guztiak kobratuko balira eta aitortutako obligazio guztiak ordainduko balira (aurrekontukoak zein aurrekontutik kanpokoak) lortuko zatekeen emaitza likidoa baizik, eragindako finantzaketa-desbideratze positibo metatuak kontuan hartuta betiere.

  • Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga

    HLBGZ tributu zuzena da eta lurrek izandako balio-igoera kargatzen du pertsona bat etxebizitza, aparkaleku, trasteleku, lokal, lursail eta abarren jabea izan den bitartean. Etxebizitza, garaje-plaza, trasteleku, denda, etxe eta abarrak saltzen dituenak ordaindu behar du zerga hori, jabea izan den bitartean lurrak izandako balio-igoeragatik. Oinordetzaren edo dohaintzaren kasuan, jabe berriak ordaindu behar du zerga. Udalak egiten du zergaren kudeaketa osoa.

  • Kontribuzio bereziak

    Udalak obra publikoak egiten dituenean edo zerbitzuak ezartzen dituenean eta herritarrek haietatik onurak ateratzea edo ondasunen balioa handitzea lortzen dutenean, kontribuzio bereziak eska daitezke.

  • Ohiko aurrezpena (garbia)

    Toki Ogasunak arautzen dituen uztai-laren 19ko 41/1989 Foru Arauak —gerora ekainaren 18ko 20/2014 Foru Arauak aldatua— honela definitzen du aurrezpen garbia: ohiko eragiketen bitartez likidatutako eskubideen eta gastu-egoerako lehen, bigarren eta laugarren kapituluetan onartutako obligazioen arteko diferentziari proiek-tatutako eragiketaren eta norberaren nahiz besteri abala emandako eta artean ordaindu gabeko maileguen urteko amortizazio teorikoaren zenba-tekoa kentzetik ateratzen dena. Aurrezpen garbiaren kalkuluak ez ditu barne hartuko gastu orokorretarako diruzaintzako geldikinen kontura finantzatutako kreditu-aldaketen ondorioz onartutako obligazioak.

  • Ohiko aurrezpena / Ohiko diru-sarrerak

    Ohiko diru-sarreren eta ohiko aurrezpenaren arteko erlazioa ezartzen duen adierazlea, ohiko aurrezpen bihurtzen den diru-sarreren ehunekoan emana.

  • Ohiko ekitaldiaren emaitza

    Aurrekontu-likidazioaren egoeraren parte da ekitaldiaren emaitza, hau da, diru-sarreren eta gastuen arteko aldea —ekitaldi jakin batean likidatutako aurrekontu-eskubide garbien eta aldi berean onetsitako aurrekontu-betebehar garbien arteko aldea—. Ohiko ekitaldiaren emaitzari hainbat doikuntza egiten zaizkio, aurrekontu-emaitza doitua lortzeko, eta ekitaldian superabita ala defizita izan den erakusten du horrek.

  • Ondasun higiezinen gaineko zerga

    OHZ udal-zerga bat da, zuzena, erreala, objektiboa, aldizkakoa eta nahitaezkoa, eta ondasun higiezinen balioa kargatzen du. Ondasun higiezin edo jabetza ororen jabeek, gozamendunek edo emakidadunek ordaindu behar dute zerga hori (etxebizitza, garaje-plaza, trastelekua, denda, etxea, bulegoa, etab.). Zerga horren kudeaketa batera egiten dute udalerriak eta Estatuko Zerga Administrazioak.