Zer esan nahi du...?

  • Ordaintzeko batez besteko epea

    Ordaintzeko batez besteko epea izeneko adierazleak hornitzailearen kargu-ondasunak entregatzen direnetik edo zerbitzuak ematen direnetik eragiketaren ordainketa materiala egiten den unera arte igarotzen den epea neurtzen du. Indarrean den araudiaren arabera epe hori 30 egunekoa izango da gehienez.

  • Sarrera fiskalak biztanleko

    Hau da biztanleko diru-sarrerak kalkulatzeko formula: zergen bidezko diru-sarrerak / biztanle-kopurua. Eki-taldiko aurrekontua likidatu ondoren kalkulatzen den adierazlea da.

  • Tasa eta prezio publikoak

    Udalak herritarrentzat bereziki onuragarriak edo interesgarriak diren jarduerak egiten dituenean, tasa edo prezio publikoak eska ditzake. Tasa bat ere eskatuko du partikular baten alde bide publikoaren aprobetxamendu berezia gertatzen denean. Tasa eskatzen den ohiko jarduerak dira, adibidez, zaborrak biltzea edota hirigintzako lizentzia edo ibia ematea. Jabari publikoari edo Udalak egiten duen zerbitzu edo jarduera bati onura ateratzen dion pertsonak ordaindu behar du tasa. Udalak zehazten du ordenantza fiskalen bidez tasaren zenbatekoa. Tasa baten eta prezio publiko baten arteko aldea hau da: Udalak bakarrik ematen dituen zerbitzuetarako ezartzen da tasa (ibiak, adibidez), eta prezio publikoa, berriz, enpresa pribatu batek ere eman ditzakeen zerbitzuetarako erabiltzen da (kirol-instalazioetarako sarrerak, haur-eskolak, etab., besteak beste).

  • Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga

    Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (TMIZ) tributu zuzena da, eta bide publikoetan zirkulatzeko gai diren ibilgailuen titularitatea kargatzen du. Alta emanda dauden ibilgailuen jabeek ordaindu behar dute urtero zerga hori. Udalak egiten du zergaren kudeaketa osoa.

  • Udal-aurrekontua

    Udalaren aurrekontua Osoko Bilkurak onartutako dokumentua da, ekitaldian gehienez egingo diren gastuak eta aldi horretan eskuratzea aurreikusitako diru-sarrerak zehazten dituena. Toki-erakunde guztiek urteko aurrekontua nahitaez onartu behar dute aurreko urteko azken hiruhilekoan. Era horretan urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean onartuta eduki behar dute aurrekontua. Nolanahi ere, urtearen hasieran aurrekontua onartu gabe badute, araudiak dio automatikoki luzatzen dela aurreko ekitaldikoa.

  • Zor bizia

    Udalak —finantza-erakundeekin epe luzera dituen maileguen eta abalen ondorioz— ordaintzeke duen zor guztia da zor bizia.

  • Zor bizia / Ohiko diru-sarrerak

    Zor biziaren —Udalak ordaintzeke duen zorraren— eta ohiko diru-sarreren —kapitaletik ez datozen eta izaera finantzarioa ez dutenen— arte-ko portzentaje-erlazioa da. Zor biziak ohiko diru-sarrera guztien gainean zer portzentaje egiten duen adierazten du.