Zer esan nahi du...?
2 emaitza aurkitu ditugu Aurrekontu-emaitza doitua(r)ekin erlazionatuak.
-
Aurrekontu-emaitza doitua
Aurrekontu-likidazioaren egoeraren parte da aurrekontu-emaitza doitua, hau da, ekitaldian likidatu diren kobrantza-eskubideen eta aldi berean onetsi diren ordainketa-betebeharren arteko aldea. Beraz, Udalak ekitaldi horretan izan duen superabita edo defizita erakusten duen magnitude bat da. Aurrekontu-emaitza doitu egin behar da, gastu orokorretarako diru-zaintzako geldikinekin finantzatzen diren betebeharrak eta finantzaketa atxikia duten gastuetatik sortutako ekitaldiko finantzaketa-desbideratzeekin, zirkunstantzia ho-riek desitxuratu egiten baitute aurrekontu-emaitza. Ekitaldiko aurrekontu-emaitza doitua negatiboa delarik, aztertu eta behar izanez gero zuzendu egin beharko den finantza-egoera baten aurrean gaude; izan ere, ekitaldian onetsitako eskubideak hartan sortutako betebeharrei eran-tzuteko aski ez direla erakusten du saldo horrek, eta, beraz, aurrekontu-egonkortasunaren printzipioa ez dela betetzen.
-
Ohiko ekitaldiaren emaitza
Aurrekontu-likidazioaren egoeraren parte da ekitaldiaren emaitza, hau da, diru-sarreren eta gastuen arteko aldea —ekitaldi jakin batean likidatutako aurrekontu-eskubide garbien eta aldi berean onetsitako aurrekontu-betebehar garbien arteko aldea—. Ohiko ekitaldiaren emaitzari hainbat doikuntza egiten zaizkio, aurrekontu-emaitza doitua lortzeko, eta ekitaldian superabita ala defizita izan den erakusten du horrek.